Daniel Ibarzabal zumarragarraren alabak Joko Olinpikoetako 800 metroko proban parte hartuko du gaur, 20:21ean
Lorea Ibarzabalek, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alabak, 800 metroko lasterketako lehen kanporaketan parte hartuko du gaur Pariseko Joko Olinpikoetan. Ibarzabalek bosgarren seriean parte hartuko du. Lasterketa 20:21ean hasiko da. Bere senitartekoak Parisera joan dira Lorea animatzera, noski. Baita Zumarragako osaba-izeba eta lehengusuak ere, noski, Jokoetarako egindako kamiseta eta guzti.