Bere marka hautsi du ia eta finalerdietara sailkatzeko zorian izan da
Lorea Ibarzabal, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alaba, 800 metroko lasterketako finalerdietara sailkatzeko zorian izan da gaur goizean. Bere marka onenetik ehuneneko bakarrera gelditu da eta finalerdietara sailkatzetik ehuneneko gutxi batzuetara.
Ibarzabalek lehen kanporaketan parte hartu zuen atzo. Ez zuen finalerdietara sailkatzea lortu eta gaur bigarren aukeran parte hartu du. Lau serieetako irabazleak eta bi denbora onenak sailkatu dira. Ibarzabal hirugarren postuan sailkatu da bere seriean eta, esan bezala, zuzenean sailkatu ez direnen artean, denbora onenetakoa egin du. Bigarren denbora onena egin duenetik ehuneneko gutxi batzura gelditu da. Erasoa jo duenean, Finlandiako korrikalariak bidea itxi dio nahi gabe eta hor galdu dituen ehunenekoek finalerdietara sailkatzea eragotzi diote.