Ezkubaloiko Espainiako selekzioak 23-22 irabazi zion atzo Eskoveniari, kontsolamenduko finalean.
Imanol Gartziandia urretxuarrak eskubaloiko brontzezko domina irabazi du Pariseko Olinpiar Jokoetan, atzo goizean Espainiako selekzioarekin Esloveniari 23-22 irabazi eta gero. Kontsolamenduko finala Pierre Mauroy estadioan jokatu zen, eta Gartziandia hasierako zazpikoan atera zen, baina ez zuen golik sartu, 9 metrotik bi jaurtiketarekin saiatu arren.
Ostiral arratsaldean, Alemaniak 25 eta 24 irabazita eragotzi zion estatuko taldeari finalera sartzea. Partaidetza aipagarria izan zuen Gartziandiak; hasieratik atera zen kantxara, eta bi gol sartu zituen (5 jaurtiketatatik).
Elene Lete laugarren, futbol selekzioarekin
Elene Lete zumarragarra, aldiz, dominaren atarian geratu da. Espainiako taldeak laugarren amaitu du lehiaketa olinpiarra. Ostiralean, Alemaniak 1 eta 0 irabazi zion Espainiari hirugarren eta laugarren postuetarako partidan. Azken partida horretara arte, deialdietatik kanpo geratu zen Lete, baina azken neurketan ordezko atezaina izan zen.