Oihan Etxeberria oiartzuarraren baja beteko du, eta Sotil izango du bikote. Partida 19:00etan izango da, Apaolaza-Arroita bikoaren aurka. Youtubetik zuzenean ikusteko aukera izango da.
Oier Ibarluzea pilotari urretxuarrak Antiguako 76. txapelketako partida bat jokatuko du bihar asteartea, Oihan Etxeberria oiartzuarrak utzitako hutsunea beteta. Promesak mailako binakako partida izango da, txapelketako bigarrena. Etxeberria ordezkatuko du Ibarluzeak, eta Sotil izango du bikote. Apaolaza-Arroita bikoa izango dute aurkari.
Momentuz, Ibarluzeak ordezkapen hau bakarrik egingo du ligaxka eran jokatuko den txapelketan, baina Etxeberria hurrengo partidan ere baja izango balitz, Urretxukoa titular gisa geratuko litzateke.
Partida 19:00etan izango da, Antiguako pilotalekuan, eta Youtubetik zuzenean ikusteko aukera izango da, Antiguako Pilotazaleok kanalean.