Eskuetan maleta duela eta betaurrekoak jantzita agertu da egun hauetan Zumarragako plazako eskultura, Legazpi dorretxera joateko gertu dagoela adierazi nahi du ekintzaren egileak.
Opor garai hauetan, maleta koloretsua eskuetan eta betaurrekoak jantzita agertu da Migel Lopez de Legazpi. Horrela mozorrotu du Euskadi plazako estatua azken hilabeteetan horren inguruan hausnarketa bultzatu nahi duen herritarrak. Estatua dorretxera eramatea gustatuko litzaioke, eta hilero estatua mozorrotu egiten du edo elementuren bat jartzen dio, jendearen arreta pizteko eta hausnarketa hori sustatzeko. Abuztuan bidaiatzeko prest jarri du, Legazpi dorretxera joateko gertu, hain zuzen.