Oier Ibarluzea urretxuarrak eta Jokin Artetxek gazte mailako Dinastia Etxabe pilota txapelketa irabazi zuten atzo. 22 eta 17 irabazi zieten Aritz Olaizola eta Mikel Leoneti. Urretxuko aurrelariak agintea hartu zuen eta 8 eta 1 irabazten hasi ziren, baina Olaizolak eta Leonetek markagailua iraultzea lortu zuten. Aurretik jarri ziren, 10 eta 12. Baina Leonetek eskuin eskuan min hartu zuen eta ordutik aurrera apenas erabili ahal izan zuen. Zumaiako Dinastia Etxabe txapelketak izen handia du, gazte eta 23 urte azpikoen artean antolatzen direnen artean. 50 edizio baino gehiago antolatu dira dagoeneko.