Herritarrek erromeria bat antzeztu dute, Zumarragak akordeoiaren historian izan duen garrantziari buruzko dokumentalerako
Gorka Hermosa akordeoilaria, Zumarragak euskal hauspoaren historian izan duen garrantziari buruzko dokumentala grabatzen ari da, Zumarragako Udalaren laguntzarekin. Dokumentalaren zuzendaria Goya sarietara izendatu zuten Iñaki Pinedo da. Gonbidatuen artean Fermin Muguruza, Kepa Junkera, Bernardo Atxaga, Jon Maia eta Toti Martinez de Lezea daude. Antxiñe Mendizabalek, Usoa Buscak eta Zuhaitzaren Soinuak ere parte hartu dute. Atzo (ostirala), herritarrek erromeria bat antzeztu zuten San Kristobalen dokumentalerako. Hermasoren amonak ere parte hartu zuen, 99 urterekin.