Julen Izagirrek Urretxuko Eire taberna irekiko du bihar (asteazkena). Irekiera ekitaldia 19:00etan izango da. Pintxoak eskainiko ditu. Eire taberna Txema Iriberrik ireki zuen duela 25 urte, Donostian eta Zumarragako geltokiko tabernan lan egin ondoren. Uztailaren amaieran taberna itxi zuen eta Izagirreri pasa dio lekukoa. Izagirre diseinatzailea da (Urretxuko eta Zumarragako jaietako egitarauetako azalak aukeratzeko lehiaketak hainbat aldiz irabazi ditu), baina ostalaritzan ere esperientzia handia du. Gainera, Iriberriren emaztearen (Karmele Graña) laguntza izango du. Grañak sukaldean lan egiten jarraituko du.