Urretxuko jaiak hilaren 20an hasiko dira. Aurten, San Martin auzoko bizilagunek irakurriko dute pregoia. Jai batzordeak herriaren alde egiten duten lana eskartu nahi die. Izan ere, San Martineko bizilagunek hainbat ekimenetan parte hartzen dute. San Martin eguneko festa antolatzen dute eta Santa Anastasia jaietako lehen egunean txokolate beroa prestatzen dute, besteak beste.