Xabier Isasa txirrindulari urretxuarra sekulako lana egiten ari da Espainiako Vueltan. Gaur, beste behin, eguneko ihesaldian parte hartu du. Champion, Gregaard eta Guernalec txirrindulariekin ihes egin du. Tropelak ez die irabazteko baimenik eman, baina gogor lan egin behar izan du iheslariak harrapatzeko. Tropelak bost kilometroren faltan harrapatu ditu Isasa eta bere iheskideak. “Lau minutu baino gehiagoko aldea genuenean iritsi gintezkeela pentsatu dugu. Baita 15 kilometroren faltan euria hasi denean ere. Baina ezinezkoa izan da”, esan du. Bihar Vuelta Euskal Herrira iritsiko da. “Guretzako etapa bereziena da, etxean baita”.