Datorren astelehenean hasiko da ikasleentzako autobusa zerbitzua ematen. Urretxu-Zumarragan, Ormaiztegin, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian egingo ditu geldialdiak. Oraindik badago tokia.
Goierri-Donostia Unibertsitaren Garraio Elkarteak jakinarazi du datorren astelehenean hasiko dela zerbitzua ematen Goierri garaiko eta beheko ikasleak unibertsitatera eramateko autobusa.
Goizeko zortziak aldera iritsiko da autobusa campusera eta 15:00ak aldera hasiko du itzulerako bidaia. Ordutegiak zehazten eta QR bidezko txartelak prestatzen ari dira, baina egingo dituen geldialdiak aurreratzeko moduan dira: Urretxu-Zumarraga, Ormaiztegi, Beasain, Lazkao eta Ordizian.
“Ez da bide laua izan baina zerbait lortzen ari gara. Dena den, lanean jarraituko dugu, ikasle askok behar duten zerbitzua eskaintzeko oraindik ez garelako gai. Jakin dezatela, ez ditugula ahazten”, dio elkarte sortu berriko zuzendaritzak helarazitako oharrak.
Plaza batzuk libre
Une honetan “plaza gutxi batzuk libre” gelditzen dira. “Beraz, ateak zabalik dituzue oraindik”.
Interesa duenak goierri-donostia uge webgunean begira dezake informazioa, eta posta elektroniko bidez ere harremanetan jar daiteke: zuzendaritza@goierridonostiauge.eu edo kontaktua@goierridonostiauge.eu.
“Bide batez, aukera aprobetxatu nahi genuke publikoki eskerrak emateko GOIERRIKO HITZAkoei, Biziolakoei, Zuzenki Aholkularitzakoei eta Apaolaza Autobusak enpresakoei, hasieratik gure bidelagun izaten ari direlako”.