'Tus noches y mis dias' liburua 'Mediterraneo' sagako bigarrena da
May Boeken (Maitane Vierbucher) idazle zumarragarrak Tus noches y mis dias liburua aurkeztuko du larunbatean, 19:00etan, Donostiako Casa del Libron (Askatasunaren hiribidea, 12). Hilaren 14an Bartzelonan aurkeztuko du eta hilaren 19an Valentzian. Mediterraneo sagako bigarren liburua da. Lehenengoa Tus veranos y mis inviernos izan zen. Biak Grijalbo argitaletxearekin argitaratu ditu.
Tus noches y mis dias liburuko istorioa Benicassim (Herrialde Katalanak) eta Donostian gertatzen da. Protagonistak Unai Azurmendi eta Lorena Segarra dira. Voramar kanpinean ezagutu zuten elkar eta beti adiskideak izango zirela zin egin zioten elkarri. Helduaroan toki berean topo egingo dute. Beraien bizitzak asko aldatu dira eta ekaitza piztu dezakeen sekretuak dituzte.