Arri Iraeta Irigarai zumarragarrak Kuxkuxtu txarangari buruzko dokumentala aurkeztuko du bere jaioterrian
Arri Iraeta Irigarai zumarragarrak Kuxkuxtu: parean, ondoan, elkarrekin dokumentala aurkeztuko du aste honetan bere jaioterrian. Bi saio izango dira. Lehenengoa ostegunean izango da, 20:00etan Zelai Arizti aretoan, eta bigarrena ostiralean, 18:30ean Zelai Arizti kultur etxean. Ostiraleko emanaldiaren ondoren, Kuxkuxtu txarangako kideek herriko kaleetan joko dute, geltokiko pintxo-potetik hasi eta gaztetxeraino. Gaztetxean pintxoak banatuko dira.
Iraetak Ikus-entzunezko Komunikazioko gradu amaierako lanari lotuta egin zuen dokumental hau, Iparra-Hegoa elkarteak proposatuta. Kantuaren indarra eta ekarpena, Kuxkuxtukoek publikoarekin duten gertutasuna eta talde bizitzeko duten modua izan ditu aztergai. Dokumentalak euskararekin eta kantuarekin konektatzera gonbidatzen du.
Kuxkuxtu duela 40 urte sortu zen eta urte horietan guztietan ehunka emanaldi egin dituzte. “Proiektu ezberdinen erreferente ere izan da Kuxkuxtu. Gutxi dira euren moduan musika eta honekin militantzia egiteko eredua jarraitzen dituzten proiektuak. Anomalia bat dela esan dezakegu. Egoera anomaloa jasten duen herri batean sortua egoera hori kantuz iraultzeko. Hori dena saiatzen da isladatzen ikus-entzunezkoa. Hau burutzeko, dokumental honetan egitasmo honen protagonisten eta beraien zenbait konplizeen hitzak josi ditugu”.