Carlos Mediavillak, Antion ateratako argazkiak Zelai Arizti kultur etxean ikusgai jarri ditu. Erakusketa atzo ireki zuen eta urriaren 5a arte egongo da ikusgai. Kultur etxea astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era irekitzen dute eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.
Antio Mediavillaren toki kuttunetako bat da eta bertan ateratako argazkiek herritarren miresmena piztu dute beti. Kultur etxeko erakusketan Antio inoiz baino ederrago ageri da. Urtaro guztietan ateratako argazkiak ikus daitezke: ezpata dantza, Errege gaua, Antio elurretan, ilargia Antio gainean, detaileak, panoramikak, ilunabarra, egunsentia…