Gaur Lurra dantza taldearen herri arteko 35. folklore jaialdia izan da. Ekitaldiak Gernikako Arbola plazan eta Areizaga-Kalebarren plazan izan dira. 14:00ak arte folklore azoka egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. 13:00etan munduko dantzen ikastaroa egin dute Gernikako Arbola plazan. Arratsaldean, toki berean, dantza saioa izango da. Aurtengo jaialdian bost taldek parte hartu dute: Mikel Deuna (Iurreta, Bizkaia), Agrupacion Folclorica Alcazaba (Espainia), Giewont Dance Group (Polonia) eta Nalmoe Bukchum (Hego Korea).