Gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa jokatu da Labeaga aretoan. Final zortzirenetako zazpi saioetan aurrenekoa izan da. Sei bertsolarik abestu dute,. Tartean, Mikel Iturriotz urretxuarrak. Laugarren postuan sailkatu da, 450,5 punturekin. Lehen postuan Andoni Errekondo hernaniarra sailkatu da 496,5 punturekin. Horrenbestez, fina laurdenetarako txartela lortu du. Gainontzekoak beste kanporaketetan gertatzen denaren zain geldituko dira. Bigarren postuan Unai Mendizabal zizurkildarra sailkatu da, 489,5 punturekin. Hirugarren postuan Jon Gurrutxaga azpeitiarra sailkatu da, 451,5 punturekin. Bosgarren postuan Ane Zuazubiskar arrasatearra sailkatu da, 444,5 punturekin. Seigarren postuan Antton Aizpurua debarra sailkatu da, 428,5 punturekin.
Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak, eta 16 saio jokatuko dira –zazpi final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala–. Donostiako Illunben jokatuko da finala abenduaren 14an. Saio guztietarako sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.