Aurkezpen bateratua egingo dute, hilaren 27an Ederrena pilotalekuan
Datorren ostiralean, hilaren 27an, Urretxu eta Zumarragako kirol klubek beraien taldeak aurkeztuko dituzte. Aurkezpena Ederrena pilotalekuan izango da, 18:30ean. Saskibaloi, boleibol, eskubaloi eta futbol taldeek parte hartuko dute. Goierriren saskibaloi eta boleibol sailetako, Urola futbol klubeko eta Urola eskubaloi klubeko 800 lagun baino gehiagok parte hartuko dute. Helburuetako bat boluntarioen lana ezagutzera ematea da. Herritarrak ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte.
Bi herriotako klubek urteak daramatzate elkarrekin lanean eta lan horren fruitua da, adibidez, autobusa partekatzea.