Goierri garaiko Gurutze Gorriak hainbat ekitaldi antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiek Gurutze Gorriaren lana ezagutzera emateko balioko dute. Hasteko, marrazki lehiaketa egingo dute ikastetxeetan. Urriaren 2an, 18:30ean, Felix Zubia medikuak insomnioari eta loaren apneari buruzko hitzaldia egingo du Zelai Arizti kultur etxean. Irailaren 28an eta urriaren 5ean Gurutze Gorriak bere lana erakutsiko du, 10:00etatik 14:00etara. Irailaren 28ko erakustaldia Legazpiko plazan izango da eta urriaren 5ekoa Zelai Arizti parkean. Bukatzeko, urriaren 6an urteurreneko ekitaldi nagusia egingo dute Labeaga aretoan. 12:00etan hasiko da. Hor ere sarrera doan izango da, aretoa bete arte.
Goierri garaiko Gurutze Gorria erakunde humanitarioak eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan bere laguntza eskaini duten enpresa, bazkide eta boluntarioei.