Atzo arratsaldean Santa Anastasia jaietako 46. gastronomia lehiaketa egin zuten. 42 kuadrillek parte hartu zuten. Behi-buztana prestatu zuten, erregosita. Bota Pinua kuadrillak irabazi zuen sari nagusia. Aurkezpen onenari dagokion saria, berriz, Inspector Chinchilla kuadrillak irabazi zuen. Beti bezala, giroa bikaina izan zen.