Atzo, Urretxuko jaietako idi proba saioa egin zen. Rafa Alegria bermeotarraren idiak nagusitu ziren, 45 plazarekin. Bigarren postuan Asier Izagirre Ipiñarrietaren idiak sailkatu ziren (42 plaza), hirugarrenean Patxi Aranberrirenak (35) eta laugarrenean Iker Zubillaga Igeldorenak (32). Atzoko lana eta Zumarragako jaietakoa batu ondoren, hiru onenak Santa Lutzi eguneko finalera sailkatu dira. Atzo azken postuan sailkatu zen Zubillaga gelditu da Santa Lutzi eguneko saiotik kanpo.