Uxue Fernandezek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako kanporaketa jokatu zuen atzo Elgoibarren. Sei bertsolarik parte hartu zuten eta Fernandezek seigarren postuan amaitu zuen. Eli Pagola nagusitu zen, 487,5 punturekin. Berak lortu zuen final laurdenetarako txartela. Bigarren postuan Eneko Araiztegi (454,5), hirugarrenean Iñaki Apalategi (451,5), laugarrenean Unai Izagirre (446), bosgarrenean Libe Goenaga (436) eta Uxue Fernandez (430).
Zazpi kanporaketa jokatuko dira eta irabazleak eta sailkapeneko 17 onenak pasako dira final laurdenetara. Txapelketan lau urretxuarrek parte hartuko dute. Amaia Iturriotzek bigarren saioan parte hartu zuen. Bera nagusitu zen eta, beraz, final laurdenetara sailkatu zen. Mikel Iturriotzek lehen saioan parte hartu zuen. Laugarren postuan sailkatu zen eta hamaikagarren postuan ageri da sailkapen nagusian, hiru saioren faltan. Fernandez, berriz, 19. postuan ageri da. Beraz, dagoeneko ez du final laurdenetara sailkatzeko aukerarik.
Maialen Akizuk final zortzirenetako zazpigarren eta azken saioan parte hartuko du. Urriaren 5ean izango da, Azpeitian: 17:00etan, Soreazu antzokian.