Gertaera 2021eko urriaren 18an jazo zen. Akusatuak elkartzea proposatu zion, neskak ezezkoa eman zion eta gizonezkoa tematu egin zen. Mehatxatu egin zuen eta horrela adin txikikoa kalera jaistea lortu zuen. Neska ukitzen hasi zen, honek uzteko eskatu zion, gizonezkoak lepoa besoarekin estutu zion, neskak konortea galdu zuen eta gizonezkoak bortxatu egin zuen.