Ander Rodriguez 29 urteko zumarragarrak ETB1ko Ztanda saioan parte hartuko du. Urriaren 6tik aurrera, hamahiru lehiakidek hartuko dute parte Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztutako saioan. Euskal Herriko artista onena topatzeko musika lehiaketa da. Lehiakideek garai guztietako euskal kantak interpretatu beharko dituzte, baita nazioartekoak ere. Irabazleak 15.000 euro jasoko ditu. Atzo (asteartea) lehiaketan parte hartzeko egindako casting-aren nondik norakoak izan ziren ikusgai.
Rodriguezi txikitatik gustatu zaio abestea. Duela urte batzuk, Izarrak kalean saioan parte hartu zuen. Bere ametsa abeslaria izatea da. Musika estiloari dagokionez, soul-a, blues-a eta rock-a ditu gustuko. Batik bat, indarra eta emozioak helarazten dituzten abestiak.
Atzoko saioa ikusteko, sakatu hemen. Rodriguez 18. minutuan ageri da.