EITBk Itsatsita Berriz fikzio musikala aurkeztu du gaur Donostiako Zinemaldian. Jon Plazaola eta Leire Martinez dira protagonistak, eta dagoeneko ikusgai dago Instagramen (@itsatsita_eitb), atal berri batekin egunero. Aurrerago, urriaren 25ean, Primeran plataformara ere iritsiko da, eta 2023an estreinatu zen Itsatsita instaseriearen jarraipenaz gozatzeko aukera izango da.
Oraingoan, 40 urte inguruko bikote bat kateatuta geratuko da auto batean harremanak izan bitartean. Larrialdi-zerbitzuko osasun-profesionalek ezin dute sinetsi: Penis captivus kasu bat, berriz ere! Bikotea itsatsita dagoen bitartean, zalantza existentzialak partekatzen dituzte, baita haien beldurrak eta ametsak ere. Protagonistek, ordea, banandutako bikoteen alabak dituzte. Nola erreakzionatuko dute?
Pausokak EITB Mediarentzat ekoitzitako fikzio musikal honetan, Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria aktore lanetan ikusiko dugu lehen aldiz; Jon Plazaola, berriz, estreinakoz arituko da musikal batean. Bestalde, Iker Huitzi Demodé Quartet taldeko kidea ikusiko dugu berriz ere erizainaren paperean. Aktore taldean daude, halaber, Itsatsita-ren lehen edizioan protagonista izan genuen Gari Uriarte (Dupla taldeko abeslaria), Ane Lukin abeslaria eta Go!azen telesailean ezagutzera eman den Aitziber Errazkin gaztea.