Urretxu eta Zumarragako kirol klubek beraien taldeak aurkeztu zituzten atzo. Aurkezpena Ederrena pilotalekuan izan zen. Saskibaloi, boleibol, eskubaloi eta futbol taldeek parte hartu zuten. Goierriren saskibaloi eta boleibol sailetako, Urola futbol klubeko eta Urola eskubaloi klubeko 800 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Helburuetako bat boluntarioen lana ezagutzera ematea izan zen.
Argazkiak: Argazkia elkartea.