Larunbatean Erreka Eguna egin zuten. 90 pertsona inguruk parte hartu zuten Urola ibaiaren garbiketan. Ateratako zaborrak kontenedore batetan jaso zituzten eta asteburuan ikusgai egon dira, Areizaga-Kalebarren plazan. Horrez gain, esperimentuak eta jolasak izan ziren, besteak beste.