Joan zen astean, El hoyo 2 pelikula estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian. Atzo, berriz, Bilboko estreinaldia izan zen. Izan ere, Galder Gaztelu-Urrutia zuzendaria bilbotarra da. El hoyo 2 pelikulan Gorka Zufiaurre aktore urretxuarrak parte hartu du. Hori dela eta, atzoko estreinaldian izan zen. Pelikula Alhondiga eraikineko Golum zine aretoetan eman zuten. Ostiral honetatik aurrera Netflixen ikusi ahal izango da. Azpiko argazkietan, Zufiaurre pelikulan eta gainontzeko aktoreetako batzuekin.