Asteburuan Zumarragako Etxeberri auzoko jaiak ospatu ziren. Larunbatean, haurrentzako tailerrak, mus txapelketa, ohe elastikoak, urdaiazpiko dastaketa, afari herrikoia eta Dj Djon-ekin dantzaldia izan ziren. Igandean ere hainbat ekitaldi egin zituzten: toka txapelketa, herri kirol desafioa, trikitilariak, herri bazkaria eta ohe elastikoak.
Herri kirol desafioari dagokionez, Urretxu eta Zumarragako taldea Lazkaomendikoaren aurka lehiatu zen. Lazkaotarrak nagusitu ziren.
Toka txapelketan 31 lagunek parte hartu zuten: 20 heldu, bi gazte eta bederatzi haur. Helduen mailan, gizonezkoen artean, Felix Maiz nagusitu zen. Bigarren postuan Antonio Calvo sailkatu zen, hirugarrenean Prudencio Olano eta laugarrenean Iñaki Maiz. Emakumezkoen artean Itsaso Fraile nagusitu zen. Bigarren postuan Miren Mitxelena sailkatu zen, hirugarrenean Maria Erostarbe eta laugarrenean Eguzkiñe Plazaola. Gazte mailan Maier Artolazabal nagusitu zen eta Maialen Segurola bigarren postuan sailkatu zen. Haurrei dagokienez, Joanes Iturbe nagusitu zen. Bigarren postuan Mikel Izagirre sailkatu zen.