Khuruts Begoña eta Andoni Salamero zumarragarrek egin duten Hamarhaiku bideoa Bilboko Bideodromo filme esperimentalen lehiaketako finalera sailkatu da. Lehiaketa honetara 79 bideo aurkeztu dira eta finalera zazpi sailkatu dira. Horietatik, bi bakarrik dira Euskal Herrikoak. Gainontzekoen artean Amerikako Estatu Batuetakoak, Japoniakoak eta Frantziakoak daude, besteak beste. Urriaren 23an, 19:00etan Bilboko Kuna aretoan, bideo guztiak emango dituzte eta ondoren sariak banatuko dira.
Salamerok eta Begoñak elkarrekin lan egiteko gogoa zuten eta haikuak (poema laburrak) ardatz hartuta lan egitea erabaki zuten: Salamerok Begoñari haiku bat bidaltzen zion eta honek haiku horri irudiak jartzen zizkion. Izenburuak dion moduan, bideoa hamar haikurekin osatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide