Maialen Akizuk Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako azken saioan abestuko du larunbatean
Larunbatean, 17:00etan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zazpigarren eta azken saioa jokatuko da Azpeitiko Soreasu aretoan. Sei bertsolarik parte hartuko dute. Horien artean Maialen Akizu urretxuarra arituko da. Berarekin batera Aitor Tatiegik, Asier Azpirozek, German Urteagak, Haizea Aranak eta Maider Arregik abestuko dute. Final zortzirenetan Amaia eta Mikel Iturriotz anai-arrebek eta Uxue Fernandezek ere parte hartu dute. Amaiak final laurdenetara sailkatzea lortu zuen, Lasarte-Oriako saioa irabazi eta gero. Mikelek final laurdenetara sailkatzeko aukerak ditu. Final laurdenetara final zortzirenetako zazpi irabazleak eta beste hamazazpi onenak pasako dira eta Mikel 14. postuan dago. Beraz, biharko kanporaketan hiruk berak baino puntu gutxiago lortzen badituzte, final laurdenetara sailkatuko da. Mikelek 450,50 puntu lortu zituen.