Noizean behin Miguel Lopez de Legazpiren estatua mozorrotuta ageri da. Estatuaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi duen herritar baten ekimena da. Estatua dorretxera eramatea gustatuko litzaioke. Hilero estatua mozorrotu egiten du edo elementuren bat jartzen dio, jendearen arreta pizteko eta hausnarketa sustatzeko. Urriko ekintza urriaren 1etik 2rako gauean egin zuen. Estatuari kate batzuk eta bere etxera itzultzeko eskatzen duten kartelak jarri zizkion.