Goierri kirol elkartearen txirrindularitza sailak urte asko daramatza kirol horren alde lanean. Ehunka gazteri txirrindularitzan aritzeko aukera eman die eta horietako batzuk maila gorenera iritsi dira, gainera. Datorren urtean, lehen pausoak Goierrin eman zituzten hiru herritar profesional mailan arituko dira: Xabier Isasa eta Nicolas Alustiza Euskaltel-Euskadin eta Alex Diaz Caja Ruralen. Beraien pausoak jarraitu nahi dituztenek, datorren denboraldirako izena emateko aukera dute. Benjaminek (2014 eta 2016an jaiotakoek), kimuek (2013 eta 2014an jaiotakoek), haur mailakoek (2011n eta 2012an jaiotakoek), kadeteek (2009an eta 2010ean jaiotakoek), gazte mailakoek (2007an eta 2008an jaiotakoek) eta zikloturistek (2010ean edo aurretik jaiotakoek) eman dezakete izena. Horretarako goierribizikletaeskola@gmail.com helbidera idatzi behar dute edo 639 455 392 zenbakira deitu.