Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzuak lodifobiaren aurkako ekintzak antolatu ditu azarorako. Lodifobia pertsona lodiek pairatzen duten egiturazko indarkeria eta gorroto diskurtsoa da.
Hiru ekintza antolatu dira. Azaroaren 7an Ana Goitia kazetari, umoregile eta moda munduko profesionalak Katana bakarrizketa egingo du. 18:00etan izango da, Labeaga aretoan. Sarrera doan izango da. Gonbidapenak urriaren 17an, 24an eta 31n banatuko dituzte, kultur etxean. 17an eta 24an 16:30etik 18:30era eta 31n 10:00etatik 13:00etara. Pertsona bakoitzak lau sarrera hartu ahal izango ditu, gehienez.
Azaroren 14an lodifobia eta nutrizioari buruzko hitzaldia egingo dute Elikaeskolako profesionalek: 17:00etan, kultur etxean. Lodifobiaren kontrako mugimenduan, pisuan oinarritzen ez den nutrizioa, elikadura jokabidearen nahasmenduaren prebentzioa eta elikadura intuitiboa proposatzen dira.
Bukatzeko, 65 urtetik haragoko nutrizioaz hitz egingo dute. Elikaeskolako kideek gomendioak emango dizkiete 65 urtetik gorakoei. Hitzaldia azaroaren 21ean izango da, 17:00etan, kultur etxean.