Atzo, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zazpigarren eta azken saioa jokatu zen Azpeitiko Soreasu aretoan. Sei bertsolarik parte hartu zuten. Horien artean Maialen Akizu urretxuarra aritu zen. Berarekin batera Aitor Tatiegik, Asier Azpirozek, German Urteagak, Haizea Aranak eta Maider Arregik abestu zuten. Arregi nagusitu zen, 489,50 punturekin. Akizu bosgarren postuan sailkatu zen, 457,50 punturekin. Final laurdenetara sailkatzea lortu zuen. Final zortzirenetako zazpi irabazleak eta puntu gehien lortu dituzten gainontzeko 17ak sailkatu dira. Mikel Iturriotz, berriz, kanpoan gelditu da. Puntu bakarrarengatik gelditu da kanpoan. Bera izan da kanpoan gelditu direnen artean puntu gehien lortu duena.
Final zortzirenetan Amaia eta Mikel Iturriotz anai-arrebek, Maialen Akizuk eta Uxue Fernandezek parte hartu dute. Amaia Iturriotz eta Maialen Akizu sailkatu egin dira eta Mikel Iturriotz eta Uxue Fernandez kanpoan gelditu dira. Amaiak Lasarte-Oriako saioa irabazi zuen.
Akizuk urriaren 26ko final laurdenetako saioan abestuko du: 17:00etan, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Iturriotzek urriaren 27ko saioan abestuko du: 17:00etan, Irungo Ficoba Auditoriumean.
Finalaurrekora bost saioetako irabazleak eta beste hamahiru onenak sailkatuko dira.