Larunbatean Goierriko Hitzaren 20. urteurreneko festa egin zen Lazkaon. Eragile desberdinek lagundu zuten. Bakuntza taldeko lagunek, musikarekin eta dantzekin girotu zuten arratsaldea. Bakuntzak dibertsitate funtzionala duten pertsonen premia sozialei erantzuna emateko lan egiten du eta hainbat urretxuar eta zumarragar ere elkarteko kideak dira.
Goierriko Hitzaren lan-taldearen izenean, eskerrik asko!