Urola Garaiko Gurutze Gorriak boluntarioak, bazkideak eta enpresa laguntzaileak omendu ditu bere 50. urteurrenean
Urola Garaiko Gurutze Gorriak 50. urteurreneko ekitaldi nagusia egin zuen atzo Urretxuko Labeaga aretoan. Ekitaldian eskerrak eman zizkieten boluntarioei, bazkideei eta laguntzen dieten enpresei. Josep Quintetek, Espainiako Gurutze Gorriko lehendakariordeak, brontzezko domina eman zion Jeronimo Casas urretxuarrari, erakundean egindako lanagatik. Casas Urola Garaiko Gurutze Gorriko lehendakaria da. Omendutako enpresa eta erakundeak Antio Eraikuntzak, Egumendi, Uggasa garapen agentzia eta Santi Gomez de Desvill publizitate agentzia izan ziren. Horretaz gain, 50. urteurreneko marrazki lehiaketako sariak banatu zituzten.
Ekitaldian Jon Luqui Urretxuko alkateak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Eric Galvez Legazpiko alkateak eta Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak parte hartu zuten.