Zumarragako 11. esku pilota txapelketa herrikoian parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete dagoeneko. Urriaren 15a izango da horretarako azken eguna. Kirolzale.eus webgunean eman behar dute izena interesa dutenek. 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu behar du. Bikoterik ez dutenei, antolatzaileek bilatuko diete bikotea. Txapelketa urtarrilean hasiko da. Pilota partidak larunbatetan jokatuko dira.