Urriaren 19an bularreko minbiziaren aurkako eguna izango da. Urteroko moduan, Katxalinek, bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteak, hainbat ekitaldi antolatu ditu. Azaroaren 17an Katxalin martxa egingo dute Donostian. Parte hartu nahi dutenek katxalin.org webgunean eman behar dute izena. Datozen egunetan, martxarako kamisetak eta beste hainbat artikulu solidario salduko dituzte. Datorren astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era, Zumarragako udaletxeko arkupeetan salduko dituzte. Hilaren 18an (datorren ostirala), 10:00etatik 20:00etara, Urretxuko Eroskin izango dira. Hilaren 19an, 10:00etatik 13:00etara, Zumarragako plazan eta Areizaga-Kalebarren plazan izango dira. Beraien lokalean ere salduko dituzte (Zumarragako Euskadi plazako, 5-2. eskuina): urriaren 29an eta azaroaren 5ean eta 12an, 17:00etatik 19:00etara.
Bestalde, hilaren 20an (igandea) festa egingo dute geltokietako plazan.
Horretaz gain, datorren astelehenean, 12:00etan, lazo arrosa jarriko dute Urretxuko udaletxeko balkoian. Eta datorren asteazkenean, ordu berean, Zumarragako balkoian jarriko dute. Zumarragako Udalak argi arrosarekin argituko du udaletxea eta Urretxuko Udalak Areizaga-Kalebarren plaza argituko du.