Zumarragako kaleak Ibaiondo kalea zaharberritu du eta inaugurazio ekitaldia gaur izan da. Jakes Agirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeak, Mikel Serrano alkateak, hainbat zinegotzik eta obran parte hartu duten enpresetako langileek parte hartu dute: Miguel Angel Temiño (Campezo obrak), Juan Luis Elizondo (Loidi tailerra), Ainara Osinalde, Jose Atin eta Jose Artzelus (Ikerlora) eta Marcos Villegas eta Ibon Aiastui (Moyua eraikuntzak). David Panadero Ibaiondoko obrako erredaktoreak eta Manu Atristain Legazpiko kaleko obra erredaktoreak ere parte hartu dute.
Inaugurazioaren aurretik azoka eta Legazpi kalea bisitatu dituzte. Ondoren, udalak azokaren jarduerak indartzeko eta azoka bereziak dinamizatzeko jarri dituen etxolak bisitatu dituzte eta luntxa egin dute.