Larunbatean Gipuzkoan Gazte Tour birako jaialdia egin zuten Zumarragan. Kontzertuan AimarZ (Aimar Zuriarrain) zumarragarrak parte hartu zuen, Kulto Kultibo eta Ayveerekin batera. AimarZ-k bere lehen EPa aurkeztu zuen: Mi Core. Herritar asko gerturatu ziren eta AimarZ oso pozik azaldu da egindako kontzertuarekin eta jendearen erantzunarekin.
Gipuzkoan Gazte Tour aldundiak antolatzen du, hainbat udalekin lankidetzan. Zumarragak 2018tik parte hartzen du.