Gabiriako Baztarrika gaztandegiak bigarren saria lortu zuen atzo Idiazabalen jokatu zen Euskal Herriko txapelketan. Baztarrika gaztandegiko nagusiak Asier Osinalde eta Eli Elgarresta senar-emazteak dira. Osinalde zumarragarra da. Legazpiko fabrika batean lan egiten zuen eta duela 21 urte lantegia utzi zuen emaztearen familiaren gaztandegian lan egiteko.
Euskal Herriko txapela Lekarozeko Kortariko Gasnak irabazi zuen. Hirugarren saria Egozkueko Loperenako gaztak irabazi zuen eta laugarrena Elgoibarko Mausitxak.