Larunbatean, 16:00etan, Urola Triatloi Klubaren duatloi txikia egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Lehenengo 2015ean eta 2016an jaiotakoak arituko dira, ondoren 2013an eta 2014an jaiotakoak eta bukatzeko 2011n eta 2012an jaiotakoak. Lehenengo itzulia korrika egingo dute, bigarrena bizikletan eta hirugarrena korrika. Edozein bizikleta erabili ahal izango da. Kaskoa derrigorrezkoa izango da. Izen ematea doan izango da eta proba hasi baino ordu bat lehenago egin ahal izango da. Parte hartzaile guztiei domina eta oroigarria emango diete.