Zumarragako Udalak 102 autorentzako aparkaleku bat egin du Kalebarrenen. Gaur ireki behar zuten, baina irekiera atzeratu egin dute. Datorren astean irekiko dute. Aparkalekua egiteko birziklatutako materiala erabili dute eta espero baino denbora gehiago behar izan du egonkortzeko. Aste honetan egindako euriak ere ez du lagundu.