Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak Pyrenaica aldizkariaren mendi argazki lehiaketa irabazi du, Teneguia argazkiarekin. 2023an La Palmara egindako bidaian atera zuen. Sumendietako ibilbideetako batean atera zuen, irlaren hegoaldean, Teneguiako sumenditik Fuencalienteko itsasargira bidean.
Saria ostiralean jaso zuen, Gasteizen egin zen Euskal Mendizale Federazioaren galan. Ekitaldi berean urrezko intsiginiak eman zizkieten Federazioko lehendakari ohiei. Urrezko intsigina jaso zutenen artean Batis Maiz legazpiarra dago.
Horra hor saritutako argazkia.