
Gazako sarraskia gelditzea eskatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur Euskal Herrian, Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, Genozidioa stop goiburupean. Urretxun eta Zumarragan giza katea egin dute. Urretxuko Iparragirre plazan elkartu dira eta Zumarragako Euskadi plazara abiatu dira. Bidean, Areizaga-Kalebarren plazan, geldialdia egin dute.