Argixao estadioan LED teknologiadun argiteria jarri dute. %81eko aurrezpen energetikoa ahalbidetuko du. Argiteria berria Inelco 2001 enpresak jarri du eta inbertsioa 90.000 eurokoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 24.000 euroko diru-laguntza eman du.
Argiteria berria gaur aurkeztu dute. Ekitaldian Marta Pastor aldundiko Kirol zuzendariak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu dute. Serranok Zumarragak lehen mailako instalazioak dituela esan du, “guztiontzat irisgarriak eta seguruak”. Pastorrek aldundiak horreltako proiektuak babesten jarraituko duela aurreratu du, segurtasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.
Azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira Argixaon: belar artifiziala berritu da, Luis Urdangarin zelaia egin da, atletismo pista berritu da, komunak berritu dira eta Iñaki Mendiluze formazio gela egin da.