Igandean Goierri Xake Txapelketako finala jokatu zen. Goierri elkarteko 22 jokalarik parte hartu dute. Ketxus Amenabar nagusitu da. Bigarrengoz irabazi du txapelketa hau. Txapeldunordea Juan Jose Muñoz izan da eta hirugarrena Pablo Arraiza. Txapelketa honen helburua Goierri taldeko sailkapena ezartzea eta jokalari berriak erakartzea da.