'Haizearen Orraziaren sehaska-kanta' ikuskizuna egingo dute ostegunean Donostian
Aurten Eduardo Txillida eskultore donostiarraren jaiotzaren mendeurrena da. Hori dela eta, Andoni Salamero olerkari zumarragarrak, Marta Lopez de Gauna margolari eta argazkilari zumarragarrak eta Pello Ramirez musikari ordiziarrak Haizearen orraziaren sehaska-kanta ikuskizuna prestatu dute. Ostegunean, 19:00etan, Donostiako Santa Teresa komentuan eskainiko dute.
Txillidaren eskultura ezagunenari musika jartzeaz gain, berarekin lotutako elementu guztiak jasoko dituzte: oletako sua bizitzen zuen hauspoa (akordeoia), egurra (txeloa), ura (ur makila), metala (gopor tibetarra) eta lurra (hitza). Gainera, emanaldian zehar Lopez de Gaunaren koadroak eta argazkiak ikusi ahal izango dira.