Maialen Akizuk eta Amaia Iturriotzek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako saioak dituzte asteburu honetan
Joan zen asteburuan hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako fasea. 30 bertsolarik kantatuko dute, bost saiotan. Finalaurrekora bost irabazleak eta puntu gehien lortu dituzten gainontzeko 13ak pasako dira. Larunbatean hirugarren saioa jokatuko da Azkoitian eta bertan Maialen Akizu urretxuarrak abestuko du. Igandean lugarren saioan jokatuko da Irunen. Bertan Amaia Iturriotzek abestuko du. Bi saioak 17:00etan izango dira.
Irungo saiorako sarrerak bukatu egin dira dagoeneko; eta, beraz, saioaren egunean ez dute txarteldegirik jarriko. Azkoitiko sarrerak, aldiz, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita aretoko txarteldegian ere, saioaren egunean, aurretik agortuko ez balira.