Azaroaren 9an Irrintzi eguna ospatuko da. 11:00etan haurrentzako dantza ikastaroa eskainiko dute. 12:00etan larrain dantza erraldoia egingo dute Areizaga Kalebarren plazan. Ondoren, hamaiketakoa izango da bertan eta jarraian trikipoteoa Urretxu eta Zumarragako kaleetan. 14:30ean Zelai Arizti parkeko karpan bazkalduko dute, Divinus katerinaren eskutik. Bazkalostean bingoa egongo da. 17:30ean Ustekabe txarangarekin kalejira egingo dute eta 20:00etan Laket Erromeriak Zumarragako Euskadi plazan joko du. Eguna amaitzeko, 22:00etatik gauerdira Dj Ikaztegietarekin dantzatuko dute.
Bazkariko tiketak gaur (astelehena) jarriko dira salgai, Urretxuko Buhame tabernan. Azaroaren 4ra arte egongo dira salgai. Helduentzako menuak 30 euro balio du: krabarroka pudina mahonesarekin, paella, oilasko errea entsaladarekin eta ijito-besoa natarekin. Haurren menuak (12 urtera arte) 18 euro balio du: pasta tomatearekin, oilasko errea patatekin eta natillak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide